Ikuskizun hori kantu eta gitarraz jantziriko bakarrizketa da, gizakion konstante unibertsalak hizpide dituena, betiere emakumezkoen ikuspegi nabaritik. Umore ero batez aztertuko dira bikote harremanak, egoera gatazkatsuak eta giza arazoak. Guztiok ezagutzen ditugun egoerak dira, baina "sorginak", bere ikuspegi surrealistatik, barre algarak eragiten ditu ikusleen artean. Gogoeta dibertigarri, baina koherente eta sakon baten lekuko izan diren ziurtasunarekin irteten dira ikusleak.