SU TA GAR live! + COYOTE & TORNADO DJs

Martxoak 6 Ostirala 20:30

SU TA GAR live! + COYOTE & TORNADO DJs Heavy Metal
Sarrera: 12/15

Musika, eta bereziki Metalak bultzatuta, 1987-an Su Ta Gar taldea sortzea erabaki zuten eskolako lau lagunek.

Heavy Metala Euskeraz jorratzea izan da talde honek egin duen ekarpenik haundiena. Ordura arte inork inoiz egin ez zuena eta makina bat estereotipo puskatu zituena. Beraien hitzak kritika politiko eta sozial aldarrikatzailez beteak daude, eta esan daiteke, musika, hitzak eta orokorrean taldea, expresio bide bezala erabili dutela taldekideek.

Faktore guzti hauen bateraketak eta beraien maila musikalak, hasieratik ekarri zien arrakasta. Gaur egun, Euskal Herriarentzat, musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik.

Urte batzutan beraien afizio ofizio bilakatu zuten eta hor diraute atsedenik hartu gabe jo ta ke, Euskal herrian, Kataluinia eta Estatu Espainiarrean kontzertuak eskeiniz. Baita Europan eta Ameriketan ere.

Borxa baterijole originalaren istripua (1995) izan da taldeak jasan duen golperik haundiena. Baterijole desberdinekin ibili eta gero, gaur egun, bere anaia Galderrek betetzen du bere tokia. Asier, bajujole originalak aldiz 2008-an taldea utzi eta 2 urtetan zehar Igorren laguntza izan eta gero, Davidek astindu zituen lau sokak ia urteterdiz. Gaur egun Igor Diez da taldeko bajujolea.

2013ko urrian Bizirik Gaude diskoa kaleratzen dute, estudioko hamargarrena, erantzun ezin hobea jasoz eta bere bira gaur arte jarraitzen duena.

Sortzaileetatik bi partaide gelditzen dira oholtza gainean; Aitor, gitarra eta ahotsa eta Xabi, gitarra.

Beraiengan eragin nabarmena izan duten taldeak, Judas Priest, Iron Maiden, Annihilator edo Metallica bezalako taldeak izan dira. Urte guzti hauetan 900 kontzertu inguru eskeini dituzte. Eta beraiekin jo duten talde esanguratsu batzuk aipatzearren: Manowar, Slayer, Judas Priest, Saxon, Helloween, Gamma Ray, Cavalera Conspirance, Radio Bemba, Fito & Fitipaldis, Orishas, Todos Tus Muertos, Platero y Tu, Reincidentes, Mago de Oz, Baron Rojo, Obus, Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, EH Sukarra, Jingo de Lunch...

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago