BIDE ERTZEAN live!

Otsailak 6 Ostirala 21:00

BIDE ERTZEAN live! Pop / Rock
Sarrera: 7

1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen indartzea, gatazka bete-betean... 40 urteko gau beltzaren ondoren, garai zail eta bizi horretan jarri du begipuntua Bide Ertzean taldeak, Trantsizioa delakoan. Baina nostalgiatik baino, hausnarketatik gehiago dute Bide Ertzean taldearen ‘77’ diskoko kantuek.

Tematikarekin bat eginez, garai hartan rock munduan egiten zen bezala grabatu zuten diskoa: zuzenean, denak batera joz. Eta puntako soinu-ekoizle batekin: Suso Saiz madrildarrarekin.

2013ko udazkenean plazaratu zuten diskoa Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Eta geroztik hona, 40 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte. Otsailaren 6an ostirala, Donostiako Le Bukowski aretoan arituko dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago