LADISLAO + FUMUT live!

Urtarrilak 24 Larunbata 20:00

LADISLAO + FUMUT live! Punk / HC / Rock
Sarrera: 5

LADISLAO goierri aldetik datorren taldea da. Talde berria izan arren, musika eszenako zakur zaharrak topatuko ditugu banda honetan: Brigada Criminal, Captain Nemo, Heriotza, Fist Fucking, Los Rockinson... dira aritu diren taldeetako batzuk. Gustoko zituzten taldeen bertsioak egiten hasi ziren entsegu lokalean jolasten, gerora kantu propioak sortzeko. Musikalki hardcore punk giroetan kokatzen dira taldearen doinuak.

Egun, “Pantailak” (Bonberena Ekintzak) diskoa aurkezten ari dira, taldearen estudioko lehen emaitza. Bonbereneako estudioetan grabatua izan da lan hau, Karlos Osinaga "Txap" izan delarik soinu teknikaria.

FUMUT goierritarrak 2010 urte inguruan hasi zuten beren ibilbidea. Stoner kutxuz bustitako Rock indartxua jorratzen dute eta bere zuzenekoak gordiñak dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago