Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.
2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, Amaieratik hasi euren aurreneko lan luzea grabatzeko. Urte bereko urrian argitaratu da lan hau.