Argazkia: Noticias de Gipuzkoa
Susa argitaletxeak martxan jarritako bilduma berria da Munduko Poesia Kaierak. Mundu zabaleko poeta behinenen antologiak argitaratzen ditu euskarara itzulirik. Udazkenaren etorrerarekin Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandezen antologiak plazaratuko dira, Angel Errok, Koldo Izagirrek eta Josu Landak euskaraturik, hurrez hurren. Hiru antologien aurkezpen-errezitaldia izango da honakoa, bildumaren zuzendari BeƱat Sarasola eta hiru itzultzaileen parte hartzearekin.