Hiru urte behar izan ditugu Gironako gazte hauen hirugarren lana eta lehen LParen zaporea dastatzeko. Hiru urte pasa ziren berain lehen lanetik (Hurricade, 2008) berain bigarrena kaleratu arte (Pariahs Pharos, 2011), beraz, argi geratzen da gazte hauek diskak su geldoan eta patxadaz sukaldatzen dituztela, mimo handienarekin, intentsitatea eta emozioa ingrediente nagusitzat hartzen dituztelarik..
Taldeak lagun on bilakatu dituen 4 gaztek osatzen dugu YAW. Distorsioa bidelagun, sentimenduak bildu ditugu gure 4 erreferentziatan, Truman Burbank (2009), Australia (2011), Live at Atlantida (2012) eta datorren Malda (2013). Musika maite duten 4 lagunen saiakera da YAW, bidean lagunak biltzea helburu nagusitzat duena.
http://yawdonosti.bandcamp.com/