BELARMIÑAK
Joxi Ubeda eta Iker Lopezek osatutako taldea da honakoa. Entsegu lokalean zenbait hilabeteetan kantuak sortzen egon eta gero, zuzeneko emanaldiak egiten hasi dira. Bi musikariek esperientzia handia dute musika munduan. Ubeda, Tortura Sistematika edo Bukaera taldean aritu zen. Iker Lopez, berriz, Lobo Electrico taldean. Egitasmoa berri honetan bestelako doinuak jorratuko dituzte. Akustikoagoak. Biluziagoak.
XABIER MONTOIA TRIO
Pianoa eta biolontxeloa. Ibon Rodriguez (Le Noise, Eten…) eta Maite Arroitajauregi (Mursego). Bi zutabe horien gainean eraiki du Montoiaren mundu miresgarria (Bidehuts) Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955). Musika instrumentu organikoen bidez, biluztasunean topatu du babesa, eta «usain klasikoko» hamar kantuek musikarekin adiskidetzeko balio izan diote.