Frank emozioetan oinarritutako talde donostiarra da. Sara Comerón-ek (Black Diamond), Andoni Etxebeste-k (Supersweet eta Señor No), Iñigo Bailador-ek (Boogie Van), Christian Rodríguez-ek (Mirapoint) eta Flavio Banterla-k (Transalpine Boys, Lady Banana) osatzen dute. Folk eta rock-aren artean mugitzen dira eskenatokian ikutu melankolikoak, tentsio dramatikoa eta energia ugari elkarbanatzen dutelarik.