APPALOOSA [ITALIA] + MADELEINE live!

Maiatzak 7 Asteazkena 20:00

APPALOOSA [ITALIA] + MADELEINE live! Rock / Melodic Hard Core
Sarrera: 5

APPALOOSA Livorno-ko (Italia) musika taldea da. Elkarrekin jotzen hamar urte daraman taldeak, maila handiko beste talde batzuekin aritzeko aukera izan du, besteak beste, Cypress Hill, Karate, Black Rebel Motorcycle Club, Calibro 35, Atari Teenage Riot. Urte hauetan taldeak bost lan eman ditu: "Appaloosa" (2003), "Non posse stare senza di te" (2005), "Savana" (2009), "Rmx Vol. 1 (2012), "The Worst of Satuday Night" (2012). Azken diskoak "Trance 44" (2014) du izena eta harrera beroa izan du nazioarteko zein italiako kritikaren artean. Gainera, lanaren grabaketa euren "Orfanotrofio"-an (umezurztegi) egin da, alegia, taldeak duen estudioan. Aurki ale fisikoa kaleratzear duen "Trance 44" (2014) diskoak, 2013 urte amaieran aurkeztu zuten; 35 egunetan 25 emanaldi egin zituzten Italian eta nazioartean. Euskal Herrian dugu hirugarrenekoz Appaloosa: 2005ean Bilboko Kafe Antzokian, 2013an Le Bukowskin Kaxilda liburu dendaren aurreneko urtemuga ospatzeko, eta berriz ere hemen dira Kaxildaren bigarrenean egurra emateko prest.

Disko etxea: Black Candy record/Warner Bros Chappel
Banatzailea: Rough trade y Audioglobe.

Appaloosa dira: Niccolò Mazzantini: Bass, Synth; Marco Zaninello : Drums; Diego Ponte : Bass, Synth, Guitar; Dyami La Cha Young : Samples, Synth.

MADELEINE Donostiko lau gazteren proiektu musikala da. Bertan pasarte ambientalak, efektuak, zarata, melodiak eta intentsitatea batzen dituzte. Hitz gutxikin sentsazio ezberdinak transmititzen saiatzen dira. 2013ko irailean kaleratutako "Mugarri" lana aurkezten jarraitzen dute.

http://madeleinetaldea.bandcamp.com/

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago