*Oharra: jaialdi hau GAZTESZENA aretoan ospatuko da.
Le Bukowski Musika Klubak datorren Apirilaren 16an Gazteszena aretoan [Donostia] ospatuko den Zé PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) Jaialdiaren hirugarren edizioa aurkezten du.
Aurtengo Zé PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) jaialdiaren ideia nagusia Rock-ak nahiz musika herrikoiak pasa den mendean zehar egin duen ibilbideari errepasoa ematea da. Le Bukowski Musika Kluba orain dela 3 hamarkada jaio zenetik gauero bizi izan dugunaren adierazgarri bat, alegia.
Guretzako formula erraza da. Moda guztietatik at. zuzeneko Rock & Roll zitalena eta Klubean DJ hoberenak. Eta musikarekiko errespetu haundia…
Beste behin ere, Zé PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) jaialdia Donostiako Egia auzoko Gazteszena aretoan gauzatuko da. Gurea baino gune haundiago batean, goizeko seirak arte eta prezio txikietaz lagundurik. Le Bukowski Musika Klubetik oinez minutu gutxira gauzatuko da jaialdia xede sinple batekin: publikoari merezi duen show-a ematea.
Ekitaldiak 2 espazio ezberdin eta independienteetan gauzatuko dira zuzeneko musika naiz DJ-entzako.
Zé PREMIKIN! (Exile on Jareño St.) jaialdiko kartela Le Bukowskik 1988 urtez geroztik irmotu duen ibilbidearen esentzia hornitzen jarraitzeko helburuarekin sortu da.
DEAD BRONCO [Bilbo] (http://www.deadbronco.com/)
DEAD BRONCO bilbotarren Country, Bluegrass eta Hillbilly-arekin hasita. Hanks Williams-en arima Gazteszenan gurekin egon dadin lortuko dute hauek. Estatuko Country talderik onena bezala izan dira hautatuak orain dela gutxi. Urtarrilan egon ziren gurekin, eta laister Herbeheretara eta Errusiara bidaiatuko dute bertan duten zaleak direla eta. 1927K-ko Bluegrass-aren klasikoa da haien "False hearted lover soul" bideoa. Cinemad jaialdian saritua izan zen eta BBC katean ere entzun ziren hitz politak.
JANCEE PORNICK CASINO [Errusia / EEBB] (http://www.janceewarnick.com/)
JANCEE PORNICK CASINO, talde errusiar-amerikarra da. 50 hamarkadako Rock & Roll klasikoenera hurbilduko gaituzte, eslabiar xehetasun eta bertsio sinesgarri ugarirekin: Iron Maiden-en abesti batetik beste Napolitar bat arte. Egiako gure aretotik 3 aldiz pasa den taldea da hau, guztiak ahozabalik utzi dituelarik. Burutik jota daude, oso azeleratuak doaz eta musikari bikainak dira. Ikuskizun hutsa.
SOUL GESTAPO [Bilbo] (http://www.soulgestapo.com/)
Pasa den urteko Apirilean SOUL GESTAPO taldeak Le Bukowskin eman zuten kontzertua askoren oroitzapenean dago oraindik. Kantabriar hirukote honek erabat irabazi zigun partida. 60 hamarkadako musikan oinarritzen diren arren, beti dabiltza britaniar mod-pop eta errepideko folk-rock amerikarraren arteako bidean. Small Faces edo The Who taldeetatik oso gertu baina baita Roger McGuinn edo John Fogerty-ren inguruan. Ezer gutxi...
SEÑOR NO [Donostia / San Sebastián]
SEÑOR NO Donostiako Punk Rockaren lokomotora dira. Kultuzko talde batean bilakatu da. Nuevo Catecismo Católico taldearekin batera sortu zen La Perrera taldea desagertu zenean. Bi hamarkada adrenalina hutsa astintzen daramate. Xabi Garre-ren inguruan egon diren formazio ezberdinek mantendu dute bizirik talde hau gaur egun arte. MC5, Rory Gallagher edo La Banda Trapera del Río taldeen jarraitzaileak dira. 70 hamarkadako Rock hutsa.
RAT-ZINGER [Bilbo] (https://www.facebook.com/RatZingerOficial)
RAT-ZINGER taldeak Metal Punk sobredosi bat da. 80 hamarkadan sartzen gara dagoeneko! Lepoan nabari dezakegun hotzikara, Eskorbuto bezala baina Judas Priest-en riff-ekin. Treguarik gabe
MAMBA BEAT plays TECNOPOP [Bilbo] (https://es-la.facebook.com/mamba.beat)
Zaila litzateke 80 hamarkada Karftwerk, Depeche Mode, Soft Cell, New Order, etab... gabe ulertzea. Abesti bilduma ezinhobea laka asko eta sorbaldarako babesez beteriko festa gau batentzat. Ez da MAMBA BEAT baino hobeagorik Reagan aroko klasiko ezberdinekin saiatzeko...
BORROKAN [Bera] (https://borrokan.bandcamp.com/)
BORROKAN 90 hamarkada irudikatzen dute. Euskaraz egiten duen Hardcore Experimental talderik garrantzistuenetako bat da. Zentzu askotan begirunean diogun taldea: garaikidea, eklektikoak, arritmikoak... sailkagarriezinak.
ROUILLE [Frantzia] (https://www.facebook.com/rouilleoxido)
ROUILLE taldeak post rock erroildua egiten dute. Amanda Woodward talde frantziarra eta Interlude taldeetako kideek osatzen dute. Zuzeneko ziragarria dute. Fina baina gordina eta tripetatik egina. Haien lehen grabazioa aurkeztuko dute. Gure jendearentzako primizia ederra.
DJ MAKALA [Zarautz] (http://dj.makala.info/)
DJ Makala Le Bukowski Musika Klubeko erresidentea da eta Funk, Soul naiz soinu Latindarren erreferentzia batean bihurtu da estatu mailan naiz maila internazionalean. Gure klub gauetako derrigorrezko gizona, alegia.
WE LOVE DOLCE VITA DJs [Bilbo] (https://soundcloud.com/wldv)
WLDV (We Love Dolce Vita) kolektiboak antolatzen dituen festak kilometro karratu ugaritan desiratuenak zergatik diren erakutsiko digu.