Level & Tyson rock talde norbegiarren “Even fasten still” deituriko azken diskak erantzun borobila izan zuen iaz. Klassekampen aldizkariak zioenez “Level & Tyson modernoa eta atenporala da aldi berean… taldeak estilo oso propioa du eta eskenatoki gainean berotasuna eta entusiasmoa eskeintzen dute… talde hau eskenatoki guztietako oholtzan egon beharko luke aurten”. Les Zindés aldizkaria frantsesak zioen “diskaren akast bakarra oso motza zela”. Eta Norbegiako Hissig aldizkari musikalak “Even faster still” 2012ko 6. diska norbegiar onena zela idatzi zuen. Talde honek “gehigarri berezi bat du”.
Pixies, Sonic Youth, Pere Ubu eta Arcade Fire taldeekin dituzte antzekotasun nabariak. Pop abestiak zarata erakargarri batean murgildurik, pasio eta intentsitatez aurkeztuak. Soinuaren tratamendu berezia, letrak, konpotsizio dotoreak…
Level & Tyson punk, poesia, pop eta zarata nahasten dituzte hipnotikoa geratatu daitekeen emaitza lortuaz.