GARI-k 80ko hamarkadan hasi zuen bere musika-ibilbidea, noiz eta euskal musika astindu zuen mugimendu artistiko sendo batek zedarritu zuen hamarkadan. Mugimendu hartatik, hain zuzen, sortu ziren gure historian mitiko bilakatu diren zenbait talde. Horietako bat dugu Hertzainak taldea, non Garik ahotsa jartzen baitzuen. Urteak pasa ahala taldearen ahotsa izatetik abestiak konposatzeko lanetan buru belarri aritzera igaro zen, eta behin Hertzainak taldea desagertutakoan, bakarka jarraitu zuen. Orain arte 6 diska kaleratu du ("Eguzki berritan zaude", "Esperantzara kondenatua", "16 lore"...). Haren gaiak zuzenak dira, instrumentazio sinplekoak, apaindurarik gabeak, eta denetan gailen ageri zaigu Gariren ahots nahastezina eta aldi berean xuxurlaria.
http://www.gari.tv/