TACHENKO live!

Otsailak 20 Osteguna 20:00

TACHENKO live! Pop
Sarrera: 8/10

Tachenko talde zaragozarra haien Grial Santuaren bilaketan darraite. Pop kanta perfektua bilatuaz eta hau existitzen ez dela jakinda, gaur egungo pop-aren historian altxorrak diren abestiak utzi dituzte. Egunarte 5 diska eta 3 EP kaleratu dituzte.

Klasea da haiek hobekien definitzen dituen hitza. Hitz egokiak, konposizio borobilak, erritmoa, tenpoa… Sergio Vinadé eta Sebas Puente dira sortzaile nagusiak haien letrak erreztasunez ezagutu daitezkeelarik hauen kalitatea eta pertsonalitatea direla eta. Lerroen artean irakurri behar da haien filosofia eta bizitzarekiko ikuspuntua ulertzeko. “El Amor y las Mayorías” deituriko haien azken diskan gaur egungo egoera sozio politikoa agertzen da isladatua. Haien hurrengo EP ari dira ekoizten berriz ere biran ateratzeko. Estatu mailan zuzeneko sendoena duen talde honen kontzertuak efizienteak eta dibertigarriak dira.

http://limbostarr.com/site/tachenko/

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago