LURRAZPIKO MERENDOLA: LAS SFINTTERS + BANDA CRUCERO live!

Otsailak 8 Larunbata 18:00

LURRAZPIKO MERENDOLA: LAS SFINTTERS + BANDA CRUCERO live! Surf / Rock and Roll / Tropical
Sarrera: Debalde

LAS SFINTTERS.

Hondarribiko looser hauek maitasun gabe hazi zirenez, surf-fuzz-psikodeliko talde bat sortzea erabaki zuten. Beraien helburuak jendearen onespena eta kasu egiten ez zieten mutilen arreta erakartzea zirela uste genuen, baina gauzak ez ziren horrelakoak! Guzti hori galdutzat eman eta moldatu gabeko neska hauek nahi dutena ezkodun belarriak hondatu eta jendea erratzea da. Ederki lortu dute ere bai! Hori bai, doinu zikinak, kobazuloetako erritmoak eta aintzinako beldurrezko telesailen abestiak gogoko badituzu, maiteminduta bukatuko duzu.

BANDA CRUCERO.

Surf talde hau Mediterraneotik bidaiatzeko asmoarekin eta Kapitainaren jaialdiak girotzeko eratu zen soilik, alargun dirudun bat edo oinordeko aberats batekin topatzeko esperantzan. Paradisuzko uharte batera eta plazerretara uztearen helburuak oraindik bere horretan darrai, baina oraindik ez dute lortu eta luzerako ibilbidea dute. Pacific Princess-a berriro Pasaiako Portuan dagoela aprobetxatzen dugu euren hondartza doinu exotikoarekin txunditu gaitzaten. Hawaiiar alkandorak ekarri.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago