INOREN ERO NI + DOS CABALLOS + CANT EXPLAIN live!

Otsailak 1 Larunbata 19:30

INOREN ERO NI + DOS CABALLOS + CANT EXPLAIN live! Post Rock
Sarrera: 6/8

2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.

Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.

CANT EXPLAIN Kaki Arkarazo eta bere konpintxeen taldea da. Energiaz beteriko Punk proposamena. Usurbilgoak dira!

http://www.bidehuts.net/wordpress/?p=1796&lang=eh

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago