APURTU
Irunen 1989 inguruan sortutako punk rock taldea dugu Apurtu, nahiz eta inoiz arrakastarik ez izan, beti bidean mantendu dira, orain arte 5 diska kaleratuz eta hainbat bildumetan parte hartuz. Berezko soinua berezia dute, lehen riffetik zein talde den dakizun horietakoa.
KAOS KOOPERATIV
Irun eta Hendaia arteko punk hc bikotea, soinu azkar eta oldarkorrak jorratzen dituzte, punk hardcore lokomotora baten antzera. Kaos Kooperativ-en berezitasunetako bat, erritmo kutxa erabiltzen dutela da.
www.bandcamp.com/kaoskooperativ