SUMISION CITY BLUES + FIACHRAS live!

Urtarrilak 25 Larunbata 19:30

SUMISION CITY BLUES + FIACHRAS live! Punk / Rock
Sarrera: 6

Sumision City Blues sustraietara dator bueltan. Rock And Rollaren sustraietan dagoen Blues, Country, Folk, etab… eta haruntza dago zuzendua musikalki. Elmore James, Muddy Waters, Son House… bezalako musikariak. Guztiaren hasieratik sortutako gaur egungo proposamenak ere dituzte begibistan: Gun Club, Nick Cave, Gram Parsons, Mink DeVille,... Baina taldekideen sustrai pertsonalenak Euskal Herrian 80 hamarkadan nagusitu zen Punk Rock mugimenduan daude finkatuak. Eskorbuto, RIP edo Cicatriz bezalako taldeak izan dira haien soinu banda txikitatik. Orduan zuten indarraren zati bat errekuperatu nahi dute abesti, soinu eta izaeran.

Sumision City Blues Pela (ahotsa), Anti (gitarra), Joseba (gitarra), Kike Penike (baxua) eta Davis (bateria) dira.

http://fiachras.bandcamp.com/

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago