Black Gamba taldeak Reggae, Funk, Hip Hop eta Soul influentziapeko soinu urbanoa du. Haien abesti propioetaz aparte, salsa ganberroaz beteriko zenbait bertsio badituzte. Dantzarako taldea da melodiaz, erritmo beltzez eta armoniaz betea. Zuzeneko indartsua dute 2 abeslari eta energiaz beteriko talde batez osartua. Formatu elektrikoan Black Gamba baxua, teklatua, gitarra eta bi ahots nagusi ditu.