Ero batzuk ziren eta gaur egun ez dute ezer hobetu. Musika beltzaz erabat kontagiatuak bizi diren The Allnighters taldekideak 1988 urtean hasi ziren kontzertuak ematen. Hamarkada baten ostean, diska eta kontzertu ugari nahiz jarraitzaile fidel askoren begirunea medio, "soulful rhythm and blues" deituriko musika egiteari utzi zioten. Orain, 15 urte ondoren, zenbait kontzertu emango dituzte "elepe-rik grabatzeko intentziorik gabe", dio IƱaki "Igu" Uriarte, taldeko ahots eta armonika. Abenduaren 20ean egongo dira Le Bukowskin.
http://theallnighters.bandcamp.com/