Bakarlaria da Petti (Bera, Nafarroa, 1973) eta amerikar sustraiak dituen rocka egiten du. Bost bakarkako disko kaleratu ditu eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira.
http://www.zubikoa.com/eus/artistak/petti.html