NiMu FESTA

Abenduak 24 Asteartea 23:55

NiMu FESTA 5. Urteurren Festa
Sarrera: Debalde

5 urte igaro dira 2008 urtean Dokan egin genuen lehen festa hartatik. Ilusioa, energia eta aurpegia izan ziren orduan ipini genituen osagaiak. Gure musika gustuen inguruan hain lehorra zen hiri honetan bultzagarri modura hasi ginen "zuk zeuk egin" lemapean. Eta 5 urteren ondoren atzera begiratzen dugu gure ibilbide txikia begiratuz eta barre eginaz. 7 ginen haseran eta 3 gara gaur egun, zimur, ile urdin eta bizar gehiagorekin... baina gure ipurdiak inoiz baino gehiago mugitzeko gogekin.

Badago NiMurekiko aipagarria den zerbait: geroz eta hobeago pasatzen dugu gure festetan; bakoitzean xehetasunen bat hobetzea lortuko bagenu bezala. Ez dugu arrakastaruntz begiratzen eta soundsystem baten aurren umiltasun osoz jokatzen dugu, gure berbenaren ikusle hutsak bihurtu garelarik. Horregatik NiMuren 5. urteurren honetara zu etortzea gustatuko zaigu. Beti bezala izango da: festa bat.

#HolyTrinity #NiMuGara #NiMu5Urte

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago