MJFB + JAVI SUN + SEÑOR NO + LOS SEPARATISTAS

Abenduak 27 Ostirala 20:00

MJFB + JAVI SUN + SEÑOR NO + LOS SEPARATISTAS LE BUKOWSKI 25 URTEZ [1988 - 2013]
Sarrera: 12

* Kontzertu hauek ANTZOKI ZAHARREAN gauzatuko dira.

Le Bukowski Musika Klubak datorren Abenduaren 27 eta 28an Donostiako Antzoki Zaharrean ospatuko den LE BUKOWSKI 25 URTEZ [1988 – 2013] aurkezten du.

Datorren Abenduaren 27 eta 28an Le Bukowski Musika Klubak bere 25. urtemuga ospatuko du. Donostiako parte zaharreko Antzoki Zaharrean gauzatuko den ekitaldi bikoitza izango da. Bi egunetan gaueko 20.00tan hasiko dira kontzertuak.

Zuekin, jarraitzaile, komunikabide, artista eta lagunekin ospatu nahi ditugu 25 urte hauetan zehar eginiko ibilbidea, 1988 urtean eta ibaiaren bestaldean, Egiako bihotzean, Donostiako areto nabarmen eta biziena ireki zenetik hain zuzen.

Abenduaren 27an, ostirala, gaueko 20:00tan hasiko da jaia ongietorri cocktail batekin eta MAKALA JAZZ FUNK BAND-ek haien groove-az giroa berotzen duten bitartean. Ondoren, dagoeneko Donostiako mito eta Le Bukowskiko arima bizia den JAVIER SUN-ek bere “Barrio de la Verdad” delakoaren auzotik eramango gaitu. Geldiune luze baten ondoren SEÑOR NO taldea bueltan da eszenatokietan eta gaua hankaz gora ipinitzeko asmoz, kontzesio gabeko RockAndRoll zaparrada alegia. Azkenik, gorputzean nahiz ariman prest egongo gara uneko “All Star Band” azpimarragarrienaren aurkezpena ikusteko: LOS SEPARATISTAS. Euskal Herriako rock musikari esanguratsuenak eta THE CUBICAL talde britaniarreko abeslaria den Dan Wilson bildu dituen egitasmoa da hau. Taldeko kideak hurrengoak:

Dan Wilson (The Cubical)
Rober!, Iñigo Cabezafuego & Joseba Irazoki (Atom Rhumba)
Felix Buff (Willis Drummond)
Mikel Abrego (Bap, Anari)
Txap (Lisabö)

Abenduaren 28an, larunbata, AUDIENCE taldearen “BIG AFFAIR” lana Donostian aurkezteko aukera izango dugu. Gernikako talde fin honen aurretik LUKE ARMSTRONG abeslari gaztea eta folk briniarraren maitale denak joko du.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago