KURT BAKER BAND [USA] live!

Abenduak 10 Asteartea 20:00

KURT BAKER BAND [USA] live! Power Pop / Punk Pop
Sarrera: 10

"Rocking for a Living" deituriko bere azken diskaren ondoren ez dugu Kurt Baker-en inguruko berririk eduki estudioan egon bait da abesti berriak sortzen. "Brand New Beat" deituriko lan berria aurtengo Azaroan kaleratuko da.

Bere proposamenean ez dago aldaera esanguratsurik; melodiak abestien erdigunea izaten jarraitzen du. 2 minutuko iraupenera nekez iristen deiren bere abestietan Kurt-ek duen ahotsa bereziki azpimarragarria da eta Beatles, Elvis Costello, Joe Jackson, Nerves, Cheap Trick edo Ramones bezalako influentzia nabariak antzematen dira. Power Pop eta Punk Pop arteko melodia borobilak.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago