HARLAN T. BOBO [USA] + J.C. SATAN [FRANCE]

Abenduak 15 Igandea 20:00

HARLAN T. BOBO [USA] + J.C. SATAN [FRANCE] Country-Soul
Sarrera: 10

Memphis hirian gordetzen den sekreturik haundiena da Harlan T. Bobo-ren lehen diska, 2004 urtean bera 800 kopia autoeditatu lagun eta bizilagun artean oparitzen hasi zenetik. Arotza profesioz, umeentzat klown eta Viva Lamerican Death Ray Music taldeko baxujolea den Harlan T. Bobok erlazio hautsi baten zatiak jaso zituen azkenaldiko diskarik borobilenetakoa sortzeko: “Too Much Love”. Ordurarte ez zuen kantarik idatzi, abestirik jo, baina eskuak bere bihotz zatikatuaren gainean jarri eta sentitzen zuen min gordina hamar abestietan eraldatzeko gai izan zen den konpositorea antzemanaz.

Country-soul elektrikoa eta letra gordinak, Mark Lanegan-en “Whiskey For The Holy Ghost” bezala edo Nick Cave apaleatu baten antzera. Neil Young-en “Tonight’s the Night”-ren erritmoa eta Tom Waits-ek The Stones-ei trago batzuk eskeintzen. Otis Redding bere sofan azken kopa edaten ari delarik egunsentiko lehen egunzki diztirak sartzen… Ongietorriak Harlan T. Bobo-ren mundura, rebelazio hutsa.

https://myspace.com/harlantbobo

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago