Jarboe rock esperimental eta post-industrialaren ikono ezaguna da. Swans taldean 1986 urtean teklatu jole bezala sartu zenetik hasi zuen bere karrera Holy Money diskaren ondoren ahots nagusi bihurtu zelarik. New Yorkeko New Wave talderik esanguratsuenarentzako aldaketa denborak izan ziren elementu akustikoak haien musikan sartu zituztelarik erlijio eta mistika gaiak uztartuaz.
Harrezkeroztik folk eta new age estiloak jorratuz hainabt diska atera zituzten baina musikaren industriak ez zituen ondo zaindu eta beraz haien azken 3 diskak autoeditatu zituzten. Swans jotzen utzi zuenetik Jarboe oso aktibo egon da material ugari kaleratuaz eta hainabt musikarirekin lanak eginaz.