Ayos Silver & Le Bukowski Musika Klubak aurkezten dute: Natural Child.
Aspaldi honetan entzun dugun rock and rollik hoberena jorratzen duen Nashvilleko hirukoteak, Natural Child-ek euren eguzki tamainoko abestiak ekartzen dizkigu. Ase gabe sorgin-zulo batean errepikatzen ditugun doinu azkar eta sutsuak, musika onaz blai egindakoak. Replacements-en amorrua aurkitzen dugu, Crazy Horse haren inspirazioa/arnas-hartzea, Rolling Stones-en moldaketak eta Ramones pilo bat. Baita ere Deer Tick, Woods edo Black Lips.