HALFRICAN [UK] + MUSHROOM CAFFEINE live!

Urriak 16 Asteazkena 20:00

HALFRICAN [UK] + MUSHROOM CAFFEINE live! Surf / Rock / Lo-Fi
Sarrera: 7

Ayos Silver & Le Bukowski Musika Klubak aurkezten dute: Halfrican.

Batzutan 10 minuturekin nahikoa da talde batekin erabat maitemindua erortzeko, Halfrican taldearen lehen EP-a (Hot! Hot! Hot!) irauten duena alegia. Lehen aldiz entzun genituenean sorpresa hutsa izan zen. Talde gutxik sortu digute hainbesteko ustekabea. Glasgow-ko talde hau Sancho Bünak sortu zuen pasa den udaberrian Jackson Marlette (bateria eta ahotsak) eta Anne Droo (baxua eta ahotsak) ondoren elkartu zirelarik.

Lehen kantak grabatu ostean Eskozian jotzen hasi ziren Jacuzzi Boys edo Ty Segall bezalako taldeekin batera. Distortsioa, Surf Rock-z beteriko riff-ak, zoriontasun sentsazioa, freskotasuna eta roio ona. Erdi afrikarrak izan daitezke baina gu haien erabateko fan-ak gara!

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago