Joseba Irazoki taula gaineko piztia da. Bakarka, edo talde bateko kide, hautsak harrotzen ditu zapaltzen duen ezsenatoki bakotzean. Bakarka taularatu arren, dozenaka tresna erabiltzen ditu bere saioetan: Gitarra, bonboa, txistua, txapak... auskalo! Estudioko azken emaitza “Oso Banda” (BideHuts) deitzen da.