La Femme-n ostean, Biarritzek bere ondare musikaleren eboluzioa agertzen digu; The Dedicated Nothing. Lau musikari, surfaren hastapenak suposatu zuen alderdi estetikoa aldarritzeko, eszena batean bainatzen azaltzen ziren Miki Doraren mitoa berpizteko nahiarekin. 50. hamarkadako outsidera eta 70. hamarkadan euskal kostan erbesteratu zen dandy inkorfomista honek, Malibuko surflariak lau taldeetan klasifikatu ohi zituen: kooks-ak, punk-ak, freak-ak eta dedicated nothing-ak.
Malibutik izan dituzten erreferentziak horiek izanda, New York eta Londoneko rock-a, energia eta naturaltasuna eragina dute The Dedicated Nothingen musikan. Ian Curtis, Thurston Moore edota Johnny Marr-en eragina nabari da eta baita Interpol, Macabeos edo Artic Monkeys-enak ere. 2010etik beraien inspirazioa Hossegor eta Biarritz bitartean aurkitu dute eta 2013ko otsailaren 25ean “Running Away” diska atera dute Guétharyko Drop In etxearekin.