STAY + SUPERNOVA NOISE live!

Ekainak 6 Osteguna 20:00

STAY + SUPERNOVA NOISE live! Rock and Roll / Pop
Sarrera: 8

Stay bartzelonatarrek haien lana borobildu dute atera berri duten The Fourth Dimension diskarekin. Inflexio puntu bat da haien ibilbidean eta gaur egungo eskenako taldeen artean orijinaletako bihurtu dira. Shins, Fleet edo Foxes duten indie amerikar leunenean bakarrik aurkituko duzu Stayk duen argitasun berezi hori. The Fourth Dimension diska aldakorra da; profil ugariko taldekideez osatua baina arima sendo eta bakarrekoa. Berritzailea eta denboraz kanpokoa. Klasiko haundien kasuan den bezala, arrogantzia eta talentua koktel berean aurki daitezke -ez bakarrik estatu mailan- eta tendentzien kapritxoetatik at.

Supernova Noise Bidasoaldeko talde ezberdinetatik sortu den taldea da. Doinu eta himno erakargarri eta dantzagarriak egiten dituzte British Pop Rock estiloan.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago