Lowriders Zarautzen sortutako taldea da. Country, Blues eta Rock estiloen inguruan mugitzen dira 2011 ezkeroztik eta Urola Kostako areto, kale eta taberna ugaritan jo dute orainarte. 2013ko Urtarrilean haien lehen lana aurkeztu zuten Le Bukowskin: “High Times” izenekoa. Hank Williams III, Johnny Cash, Lee Hazlewood, Neil Young, The Seeds eta beste country artista ospetsuen bertsioak grabatu dituzte bertan.