KIEV CUANDO NIEVA live!

Ekainak 8 Larunbata 20:00

KIEV CUANDO NIEVA live! Pop
Sarrera: Debalde

Kiev Cuando Nieva talde atsegina da, adimenekoa eta artisau modura egina. Haien sofistikazioa inungo musika maitagarri batean oinarritzen da. Edozein herriko Pop musika, hiriko edozeinengatik egina. Folk amerikarra oinarrian baina klitxe amerikarrik gabekoa. Benetako herri musika eta 60 hamarkadako Pop diztiratsu horren arteko nahasketa beti ere esperimentaziorako gonbidapena hor dagoelarik. Pelikula bat izango balira, aragoiko western eta yeye komedia izango lirateke aldi berean, beti argazkilaritza zaindu batekin.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago