JHONY & JANE EN CARNE VIVA [DETRITUS TEATRUS]

Maiatzak 12 Igandea 20:00

JHONY & JANE EN CARNE VIVA [DETRITUS TEATRUS] XXII. Poltsiko Antzerkia Jaialdia
Sarrera: Debalde

Jhony Vinilo rock&roll kantaria da, bere kontzientziak atsekabetzen du eta ikuskizunaren mundua utziko duela iragartzen du. Jane bakarrik dago, bere emozioen etengabeko balantzen konplize bilakatuko den publikoaren aurrean. Sufritzeaz nazkatuta, Jhonyrekin izandako porrota ikuskizun berri bilakatzea erabakiko du, eta barruan daraman Errauskine hankaz gora jarriko du.

Komedia honek gure inkontzientean ditugun mito, heroi eta ereduen gainbeheraz hitz egiten digu. Rock&Rollaren mundua, muturreko rolak eta itxura erakargarria eta ustez liberatua agertzen duena, zalantzan jartzen du Detritus Teatrus taldeak.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago