FRUSTRATION [FRANCE] live!

Maiatzak 17 Ostirala 20:00

FRUSTRATION [FRANCE] live! Post Punk / New Wave
Sarrera: 8 / 10

Ayo Silver & Le Bukowski Musika Kluba present: Frustration.

Hau nahiko sinplea da: Frustration taldeak aurten kaleratu duen bigarren LP-a Frantzian azken 5 urteetan kaleratu den diska garrantzitsuena da. Batez ere, Uncivilized taldeak orainarte egin duen gauzarik onena delako. Erritmo hotzak, gordinak, geldikorrak, baxujoleak bi alditan kobratu izan balu jotzen duelarik pista bakoitzak zeozer mugiarazten du zure barrutan. Azpimarratzekoa da Fabrice Gilbert-en ahotsak duen bihotz eta gustu bereziak.

Frustration publiko oso zabal batera iristeko gai izan da (punk, club, skin head, gotikoak,...); benetako tipo hauek intentsitate haundia hedatzeko gai bait dira. Uncivilized bezalako diska borobil batekin ez duzu haiei batutzeko baino beste aukerarik.

http://www.myspace.com/_frustration

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago