Le Bukowski Musika Kluba & Ayo Silver present:
Psychic Ills taldea New Yorkeko Brooklyn auzoan dago finkatua. Psikodelia, Post-Rock eta Esperimentazio artean mugitzen den talde hau askoren ahotan dabil azkenaldian duten zuzeneko indartsu eta lisergikoa dela eta. Honen adibide da Austin Psych Fest jaialdian eman zuten ikuskizuna. Hauen tximen atzean Tres Warren (kitarra, ahotsa), Dan Wise (kitarra), Elizabeth Hart (baxua), Brandon Davis (teklatua) eta Chris Millstein (bateria) daude. 2006 urtetik daramatzate elkarrekin jotzen eta 3 diska kaleratu dituzte dagoeneko. Haien musikak efektu kutsakor altua du eta are gehiago haien azken lana den “Hazed Dream” diskan.