OCTOBER PEOPLE + CONTROLADORES AÉREOS live!

Apirilak 19 Ostirala 20:00

OCTOBER PEOPLE + CONTROLADORES AÉREOS live! Post Rock / Rock
Sarrera: 6

Alt Sessions & Le Bukowski present:

OCTOBER PEOPLE + CONTROLADORES AÉREOS

October People madrildarrek mundu oniriko eta nostalgiko batera eramango zaituzte. Soinu astun eta borobil batekin hauen musika zuribeltzean aurkezten dute. Ray Bradbury & E.A. Poe, Joy Division, Depeche Mode, The Chameleons, Interpol, Editors, A Place To Bury Strangers, REM eta The Doors taldeen jarraitzaile eta miresle dira.

Haiekin Bermeo herriko Controladores Aéreos egongo dira. Sonic Youth edo Pixies taldeen Rock zaratatsua eta Jesu and Mary Chain taldearen pop ilunaren ñabardurak dituen talde hau azkenaldiko aurkikuntza atsegina izan da.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago