ELKANO BROWNING CREAM live!

Apirilak 28 Igandea 20:00

ELKANO BROWNING CREAM live! Funk / Soul / Groove
Sarrera: 10

Elkano Browning Cream erritmo jostagarri eta kutsakorren sinonimo da, Hammond organoa, gitarra eta bateriaren konbinaziotik abiatuta mugarik gabe zabaltzen den soinu magnetikoa sortuz, taldekideen izaera multikultural eta nomada dela eta. Mikel Azpiroz musikari euskaldunak koordinatzen duen proiektuak eklektizismoa eta generoen nahastea aldarrikatzen du bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian. Franck Mantegari bateriajole Paristarraren (Alpha Blondy, Saint Germain…) drumming exotikoarekin batera, Brian Jackson eta George Braith bezalako maisuak goraipatu duten Dave Wilkinson gitarrajole eta abeslari ingelesaren kadentzia melodikoak gauzatzen du estilo berezia.

Taldearen Elkano Browning Cream (Mamusik, 2006) eta 2 (Mamusik, 2010) diskoak groove bitxi eta melodia elegante eta sofistikatuez osatutako bildumak dira, gustoz eta esku onez, mendebaldeko musika, eragin afrikar, latino zein ekialdekoekin uztartuz. Matt Harding gitarrajole amerikarraren parte-hartzearekin batera, Jimmy Kayihura poeta ugandarraren, Tony Ebanks musiko jamaikarraren eta Mikel Laboaren artea eta lilura jasotzen ditzute.

Beraien irrika abenturazaleari jarraituz Bohemia (Mamusik 2012) disko berria aurkeztu dute. Instrumentu elektrikoak alde batera utzi eta melodika, gitarra eta perkusio hirukotean bihurtu dira musika mediterraneo eta zingaroen eremuetara gerturatuz, kaleko eta musiko ibilitarien esentziak erakarrita. Bohemia suite musikal bat da, bertan abestiek emozioen bitartez hari bati jarraitzen diote bizitza beraren metafora antzeko bat osatuz.

Interakzio kulturala Elkano Browning Cream-en ADNaren ezaugarrietako bat da eta taldearen ibilibidea nabarmen markatu du beraien lanak Europako, Ameriketako edo Asiako jaialdi eta klubetan aurkeztera bultzatuz.

Elkano Browning Cream:

Dave Wilkinson: gitarra, ahotsa
Franck Mantegari: bateria, perkusioa
Mikel Azpiroz: Hammond B3 organoa

http://www.elkanobrowningcream.com/

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago