ADAM BOMB [USA] live!

Apirilak 11 Osteguna 20:00

ADAM BOMB [USA] live! Glam Rock
Sarrera: 5

Adam Bomb New York hiritik datorren Hard Rock eta Glam Rock kitarra jole haundia da. Bere bizitza guztian zehar gehien gogoko duen hori egiten igaro du: kitarra jo. Bere biografiak dena dio berari buruz: hemezortzi urterekin Kiss taldearekin jotzeko proba egin zuen, Izzy Satradlineren (Guns and Roses) pisukidea izan zen, Ingwie Malmsteen ordezkatu zuen Ron Keel-en Steeler taldean eta Jimmy Crespo, Steve Stevens edo Cliff Williams bezalako musikariekin taldeak sortu ditu. Mundu guztiko eskenatokiak zapaldu dituen New Yorkeko Glam eszenako musikaria da Adam Bomb. Bere akorde bakoitzean guztia ematen du azkena izango balitz bezala. Kontzesio gabeko Rock and Roll garbia da berak ematen duena.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago