Javi P3z donostiako musikari, programatzaile, disc jockey eta konpositore polifazetikoak proiektu berri bat dakar besapean. Oraingoan ez dator bakarrik; esperientzia haundiko bi musikari datoz berarekin: Alberto Bosch, (Lau Behi, Parafünk, Hotel…) baxuan naiz koroetan eta Oriol Flores (Miqui Puig, Los Chets, Delicatessen…) baterian. Proiektu berri hau Triz3ps deitzen da eta blogari batek esan zuen bezala, ez da “ez da gihar izena, sentimenduarena baizik”. Dantza eta izerdirako musika, energia eta emozio hutsez sorturiko zurrunbilo batean eta soul-a guztiaren oinarri delarik.