OREINDIK + ERO live! + MAREK131 + COSTAS + GALLONEGRO DJs

Martxoak 23 Larunbata 20:00

OREINDIK + ERO live! + MAREK131 + COSTAS + GALLONEGRO DJs Rock / Funk
Sarrera: Debalde

Oreindik 2009ko hasieran sortu zen taldea da eta ibilbide naiz influentzia ezberdinetan oinarritu den proiektua da. Rock, Funk, Pop, Metal edo Fusioaren inguruan mugitzen dira. Letrak zintzoak eta sintetikoak dira, batzuetan pertsonalitate krisia dutela dirudi: egun batean zerri hegalari batetaz barre egiten eta beste batean denboraren igarotzeaz edo duten egunerokoaz atsekabetzen.

Ero taldearen lehen pausuak 2007 urtean eman ziren arren talde bezala 2011 urtean hasi zen. Talde Bizkaitarra dira (Mungia, Bilbo, Sopela eta Galdakao) eta Rock-a jorratzen dute. "Airean Mugak" izena duen diska berria grabatu berri dute Bilboko Koba estudioetan, Xanperen gidaritzapean. 12 abestiko diska hau, doan deskargatzeko aukera duzu.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago