Los Cretinos orain dela 10 urte Arrasateko lokal batean sortu zen taldea da. Bi diska kaleratu dituztelarik eta inoiz baino formazio egoki batekin, haien hirugarren lana aurkezten dute oraingoan: "Addictos Sonitus". Izenak berak esaten duen bezala, diska hamaika instrumentuz, garraxi euforikoz, bizio eta adikzioa larria sortzen duten letraz dago josia.
60 hamarkadako Garagea, eskola zaharreko Punk Rock-a, Farfisako soinu eroak, Eugenioren txisteren bat eta melodia itsaskorrak nahastuz laukote lotsagabe honen soinua lortuko zenuke.
One Way taldea Legazpin sortu zen 2011ko bukaeran. Garge Rock estiloko hainbat abesti dituzte haien errepertorioan. Partaideak: Yerko kitarran, Ander baterian, Fuxy baxuan, Rober ahotsean eta Raul kitarran.