L´ASASSINS [USA] + THE JANCEE PORNICK CASSINO [USA / RUSSIA] live!

Martxoak 29 Ostirala 20:00

L´ASASSINS [USA] + THE JANCEE PORNICK CASSINO  [USA / RUSSIA] live! Zé Premikin Jaialdiko amaiera kontzertua
Sarrera: 8 / 10

“Post-apocalyptic vixen rock”. Etiketa honekin definitzen dira Minneapolis hiritik datorren laukote hau. Garage, 60 hamarkadako emakume talde, Surf eta Punk&Roll ezaugarrietatik mamitu duen taldea da. Haien jatorrizko hirian arrakasta borobila izan dute azkenaldian eta aurtengo sorpresa izaten ari dira maila internazionalean ere. The Cramps, The Trashwomen, Wanda Jackson edo The Ramones bezalako taldeak izan dira haien soinuaren oinarri argia.

Jancee Warnick kitarrista amerikarrak bi ruso ero aurkitu zituen bere alemaniar exilioan. Azken garaietako talde ezberdin eta arraroenetako bat osatzen du hirukote honek. 1999 ezkeroztik Europan zehar egon dira bueltak ematen haien furgonetan eta arrakasta arrastroak utziaz egiten ari diren ibilbide horretan. Areto ugari eta anitzetan eman dituzte kontzertuak Dick Dale, Royal Crown Revue, Restless, El Klingoz edo Les Wampas bezalako artistekin kulto banda maila lortuz. Surf, Rockabilly eta 60 hamarkadako Garage estiloak jorratzeaz gain, ezpiritu, adrenalina eta vodkan bustitako ironia errusiarra gehitzen die Pornick Casinok bere emanaldiei.

http://www.janceewarnick.com

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago