ZODIACS live!

Otsailak 15 Ostirala 20:00

ZODIACS live! Garage / Pop
Sarrera: 8

Radiaciones Luminosas (Pandora Records 2011) gure azken lana da, gure ibilbideko seigarrena eta geuk editatutako lehenengoa. Paco Locorekin grabatu genuen Puerto de Santa Marían (Cádiz). Disko hau aurrekoak baino psikodelikoagoa, barruragokoa eta basatiagoa da, baina benetan soinu freskoa dakar, zuzenean grabatu baitugu, estudioko igerilekuan hainbatetan bainatuta. Dena eman dugu.

Gitarra gordinak, baxu dardartiak, Hammond, Vox Jaguar, Rhodes, fuzz kiloak eta arrada zoratuak. Inoiz baino gehiago Troggs, Creation eta The Who bezalako klasikoei erreparatuta, pasarte instrumentalak (Santana eta War estilora) eta ahots harmoniak garatu ditugu (batzuetan The Free Design ekartzen dute gogora, beste batzuetan Morricone). Akatsak ere entzuten dira, bihotz-bihotzetik jo eta abestu baitugu.

Asko gustatu zaigu Paco Locoren ekoizpen lana; barre algara bikainak egiteaz gain, berari esker, segurtasunarekin eta interpretazio handiarekin jotzera iritsi gara. Urtetan bildutako energia tonak eta zakarki jotzeko gogoa benetako emozioak transmititzeko helburua duten hamahiru abestitan. Balada de un enterrador, Pilotos del aire, Tu sangre eta María La Serpiente disko klasikoen ildotik doaz, eta Kowalski, Satanás eta Mi calle, berriz, garage pop ilunaren ildotik.

DISKOGRAFIA

Pinball Rock (Animal Records, 2001). Oso punk eta power pop musika egiten genuen, Damned edo Real Kidsen ildotik, eta oso bizkor gindoazen. Diskoa Little Fishek ekoitzi zuen Bilboko bere estudio analogikoan, eta Animalek atera zuen merkatura (60ko hamarkadako musikarekin eta modekin lan egiten zuen zigilua). Abesti bikainak ditu: Negociar con el diablo, Chicos cardíacos eta Anfetamínate, besteak beste. 220 gr ko biniloan eta CDan eskuragarri.

Golpe de calor (Animal Records, 2004). Iraultza bat egin du letra eta soinuetan; Pinball lanean baino gehiago jotzen du new wave estilora, baina benetan bortitza da. Fernando Pardok (Los Coronas, Sex Museum) zuzendu zuen ekoizpena, eta hartualdi bakoitzean ahalik eta zakartasun handienera eraman gintuen. Antzematen da, bai. Zakartasunaren eta bizitzako frustrazioaren adibideak dira Voy a besarte eta Fuera de mí (Coppelenak), En la ciudad eta Sangre caliente.

Zodiacs (Dro-Warner, 2006). Luxuzko estudio (inpertsonal) batean gauez ia zuzenean grabatu zen, Nigel Walker ekoizpen lanetan jarrita. Pinball eko eta Golpe ko abestiak grabatu genituen berriro, ekoizpen berrirako aldaketa batzuekin. Orain hasierako bertsioekin geratzen gara; freskoagoak eta premiazkoagoak dira, baina oso ongi entzuten da diskoa. Chica normal, Nada sabe igual, Temblores eta Fuera de control masentzako hit-ak dira.

Por un puñado de extras (Dro-Warner, 2008). Lan honek 28 abesti biltzen ditu, Zodiacs ekoak gehi bertsio eta zuzeneko emanaldi batzuk. Odio trabajar aquí, Me cuelgas el teléfono eta Yo tenía una novia que tocaba en un conjunto beat Elvis Costelloren, The Nervesen, Rubi y Los Casinosen egokitzapenak dira, J.M. Rosillorekin grabatutakoak. Zuzenekoak indartsu entzuten dira Pablo Parser moldaketen gitarristarekin. Eskertzen dugu Nada sabe igual en Fito Cabralesek abesten eta gitarra jotzen eginiko kolaborazioa.

3, 2, 1… (Dro-Warner, 2009). Jatorrizko edizioko 12 abesti eta bigarren edizioko 13, freskagarri baten iragarkirako grabatu genuen aparteko abesti bat ere bai baitakar. Ederki jota, abestuta eta moldatuta dago. Akats edo afinazio faltaren bat aurkitzen baduzu, kilo bat lanperna bidaliko dizugu etxera. Alex Olmedo bikaina arduratu zen ekoizpenaz, salmenta zerrendetan sartzeko xedez. Abestiak oso onak dira, eta asko ikasi genuen. Psikodeliarekiko lehenengo flirt ak Roky Ericksson en eta gorritzeko moduko falsetto a Mirada negra akustikoan. Fuego en el aire eta Ojos Brillantes hit ak dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago