NUEVO CATECISMO CATÓLICO [DONOSTIA] live!

Abenduak 22 Larunbata 20:00

NUEVO CATECISMO CATÓLICO [DONOSTIA] live! Hard Rock / Punk
Sarrera: 5

1992 urtean La Perrera taldearen errautsetatik sortutako taldea da NCC. Ibañez anaiei Arturo, Julen eta Jorge gehitu zitzaien haien lehen 2 diskak grabatzeko beti punk klasiko eta hard rockaren inguruan murgildurik. Iker eta Eneko beranduago sartu ziren Julen eta Jorgek taldea 1995 urtean utzi zutelarik. 2001 urtean haien lanik esanguratsuena kaleratu zuten Scarred for Life. Donostia eta estatu mailan hardrockaren erreferentzia eztabaidagabea dira.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago