Oh My God taldearen Zer duzu Amy? 2012ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdiaren irabazlea izan da.
Proiektu honetan partehartze zabala dago: besteak beste, Leire Ucha (aktorea), Eguzki Zubia (zuzendaria), Itziar Markiegi (eszenografia), Ugaitz Alegría (koreografia) eta Natxo Gómez (musika).
Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuak maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila suertatu da.
nostia Kultura