Le Bukowski Musika Kluba eta Nordika Producciones-en eskutik:
GUADALUPE PLATA
Guadalupe Plata 2006 urtean Andaluzian sortu zen hirukotea da. Blues estiloa defendatzen dute haien proposamenean eta HounDog Taylor, Skip James edo Junior Kimbrough bezelako artistengandik edan dute. Kitarra oxidatuak eta treska bat dira haien berezitasunak eskenatoki gainean. Rock, punk eta surf estiloak nahasiaz erroturiko musika dute erakusgai.
www.guadalupeplata.bandcamp.com
JON & SUGRAMAS
Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagak sortutako proiektua dugu “Jon & Sugramas”. Egitasmo honetan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena du.
Abesteko zuen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela hiru urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen Ekaitz Garmendia (Legen Beltza), Ivan Hernández (Legen Beltza) eta Andoni Mujikarekin (Andrakan) batera. 2010eko ekainean diskoa Gaztelupeko Hotsak-ekin argitaratu ostean, neguan emanaldi elektrikoak nahiz akustikoak tartekatu izan ditu. Lehen formazioarekin bi urte eman ostean taldea eraberriturik dator pasa den udaz geroztik: Miguel Laguna (Aiumeen Basoa) gitarran, Iñigo Gorritxategi (Lau Mono) baxuan eta Ruben Irigoyen baterian.
http://www.myspace.com/jonsugramas