Dr. Punko erakunde errespetatu bat da hiri honetan. Berrogeitamar eta hirurogei hamarkadetan nagusi ziren soinu beltz horien ordezkari onena da bera. Jamaikak munduari oparitu dizkion eta modu batez mundu hobeago bat edukitzera lagundu duten soinu horien ordezkari alegia. Dr. Punko hemen da bere diska bilduma garestiarekin eta sustraiak non dauden gogora arazteko helburuarekin.