Sonny Smith garaje estiloan mugitzen den azkenaldiko artista independienteen artetik interesgarriena da. Nobela eta antzerki idazle izan zen hasieran eta musikaren arloan hogeitamar urte zituenean hasi zen. 2007 urtean Sonny and the Sunsets sortu zuen Jolie Holand, Neko Case edo Mark Eitzel bezalako musikariekin birak egin eta gero. 2010 urtean Tomorrow it's Alright diska arrakastatsua kaleratu zuten. Harrez geroztik ibilbide oparoa egin dute diska, kolaborazio eta kontzertu interesgarriekin.