Uda bukatu baino lehen festa express hau antolatu dugu tenporada honi amaiera emateko eta urte bukaera arte agur esateko. Hainbeste gustoko ditugun soinu horien artean zuekin gaua igarotzeko aitzakia alegia.
Beroa Le Bukowskik jarriko du eta izerdia ta dantzak gure esku. Beti NiMu markapean noski. Zure arreba txikia joatea gustoko ez zenukeen festa horietako bat. Gaueko hamabietatik goizeko 04h30ak arte Egia 18-n.
Esaiozu amari berandu iritsiko zarela... edo agian ez zarela iritsiko.